Asset Publisher
Back Euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzak
Euskara ikastaroak egiteko dirulaguntzak
Kontaktua
NON ESKATZEN DA?
- Aurrez aurre:
- HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua)
Kale Nagusia 29
20800 ZARAUTZ - Ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:00etara
ostegunetan, goizez 8:30etik-14:30etara eta arratsaldez 16:30etik 19:00etara
- HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua)
HAZ- Herritarren Arreta Zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 10era ostegun arratsaldeetan itxita egongo da
Informazio gehiago Euskara Departamentuan:
Telefonoa: 943 00 51 16
Posta elektronikoa
Informazioa
Zarauzko Udalak ikasturtean zehar eta/edo udan helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztar orori dirulaguntzak ematen dizkie.
ESKAERAK AURKEZTEKO EPEAK
- 2025-2026 ikasturtean egindako euskara ikastaroak:
Ekainak 29 – uztailak 10
- 2026ko udan egindako euskara ikastaroak:
Irailak 28 – urriak 9
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Eskaera eredua behar bezala beteta: eskatzailearen datuak eta eransten diren dokumentuak adierazita. 7.7A eranskina
- Erantzukizunpeko adierazpena: zerga bidezko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela eta xede bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso den adierazten duena, eta dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatearen ingurukoa, 7.7B eranskina.
- NANaren fotokopia
- Matrikularen ordainagiria
- Euskaltegiaren bertaratze-ziurtagiria
- Ikastaroa Zarauztik kanpoko euskaltegi batean eginez gero, hori arrazoitzen duen idatzia. (Kanpoan egindako ikastaro berbera Zarautzen egiterik balego, ez da dirulaguntzarik emango)
- Langabeen kasuan, “lan bizitzaren ziurtagiria” (ikasturteak irauten duen bitartean LANBIDEn izena emanda egon beharko du eskatzaileak).
- Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.
DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
