Udan euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztarrei dirulaguntzak emango dizkie Udalak.
Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Euskalduntze- edo alfabetatze ikastaroren bat egin izatea 2024ko uztaila eta iraila bitartean.
Dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea.
Ikastaroa eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez.
Udan egindako ikastaroengatik emango diren dirulaguntzak:
Ikastaroak irauten duen bitartean langabezian dauden ikasleak (langabezia txartela aurkeztu behar da) ordaindutako matrikularen %75a jasoko dute. Eta gainerako ikasleek matrikularen %50a.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 23tik urriaren 4ra arte izango da.
Eskabideak aurkezteko modua:
Udaletxean (HAZ – Herritarren Arreta Zerbitzua, Kale Nagusia 29): astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara; ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.