Asset Publisher
Back Euskaltegia Matrikulazioa
ZARAUZKO UDAL EUSKALTEGIA PREST DAGO IKASTURTE BERRIRAKO


2022/09/08
Gaur goizean Zarauzko Udal Euskaltegiak 2022-2023 ikasturterako bere eskaintza aurkeztu du. Aurten ere bi motatako ikastaroak eskainiko dira. Alde batetik, aurrez aurreko ikastaroak, astean 3 edo 4 saiorekin, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako. Bestalde, ikastaro hauek online egiteko aukera ere ematen du Zarauzko Udal Euskaltegiak. A1 eta A2 mailetan astero ordubeteko tutoretza egiten da; B1, B2 eta C1 mailetan, hamabostean behin tutoretza eta astean behin mintzasaioa; eta C2 mailan, asteroko tutoretza.
“Zarautz herri euskalduna da eta hala izaten jarraitzea nahi dugu”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Euskara zinegotziak. “Udal Euskaltegiaren bitartez, gure herriko edozein pertsonari euskara ikasten edota euren euskara maila hobetzen lagundu nahi diogu”. Horretarako Udalak beka sistema bat dauka: euskara ikasten ari diren pertsonei matrikularen %75 itzultzen die, baldin eta emandako orduen %80 betetzen badituzte. Ikastaroan zehar langabezian daudenei %100 itzultzen die.
Horretaz gain, HABEren azterketaren bat edo B2ra bitarteko mailaren bat gainditzen duenak erakunde horri dirulaguntza eska diezaioke, eta dagokion dirulaguntza HABE eta Udalaren artean osatuko da.
Ikastaro hauek 16 urtetik gorakoentzat dira eta izen emateko epea zabalik dago irailaren 23ra arte. Informazio gehiago nahi duenak euskaltegiarekin harremanetan jar daiteke:
Bulegoko ordutegia: 09:00etatik 19:00etara.
Helbidea: Iturribidea 28-30. Zarautz.
Telefonoa: 943131153 / 943855084
Posta elektronikoa: euskaltegia@zarautz.eus
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010