Asset Publisher
Back

Euskal Astea

Twitter

EUSKAL JAI EGUNIK GABEKO EUSKAL ASTEA

2020/08/28

COVID19-a dela eta, egoera berezia eta kezkagarria bizi dugu, eta, egoera hau larritu ez dadin, aurten ezingo dugu ospatu Euskal Jai Eguna Zarautzen.

Euskal Jai Egunik gabeko Euskal Astea ospatzea tokatzen da, baina, hala ere, Udalak Euskal Astearekin eta Euskal Kulturarekin duen konpromisoa mantendu nahi du. Horregatik, osasun neurri guztiak zainduta, Modelo Aretoan urtero ospatu ohi diren txapelketak mantentzea erabaki du Udalak.

IKUSI HEMEN EGITARAUA

“Oso egoera berezian gaude”, azpimarratu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak: “Euskal Astean izango diren ekitaldiak jasotzen dituen esku-orria atera dugu, eta sare sozialetan ere zabalduko dugu. Bertan garbi ikus dezakegunez, aurten, Euskal Jaietako arropak kajoian uztea, zaintzea, tokatzen da”.

Guzti hau adierazteko, ikusi jarraian Andoni Egañak abestutako bertsoa:

Musika-plaza hutsik, Euskal Jaien hatsa
guztion osasuna bakoitzagan datza.
Ttuntturro ta txakolin, antzerki ta dantza
aurten falteagatik, gora esperantza!
Pentsatuko bagenu ezetz ezer pasa…
betiko gal litezke musika ta plaza.

 


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010