Asset Publisher

Back Escudero gala 2023

Twitter

70 KONPOSITORE BAINO GEHIAGO BILDU DITU FRANCISCO ESCUDERO NAZIOARTEKO AKORDEOI LEHIAKETAREN XVI. EDIZIOAK

2023/10/03

Francisco Escudero Akordeoirako Nazioarteko Konposizio Lehiaketak, Hauspoz Euskal Akordeoi Elkarteak antolatua eta Zarauzko Udalak babestuta, aurreko urteetako ibilbide oparoarekin jarraitu du aurtengoan ere. 30 nazionalitate ezberdinetako 72 konpositore bildu dira lehiaketaren edizio honetan, aurreko edizioetako parte-hartze handiari eutsiz.

Hauspoz 1974an sortu zen, akordeoia aspektu guztietan garatzeko helburuarekin, interpretazio, sorkuntza, pedagogia eta beste hainbat alorretan. Hori dela eta, elkarteak musika sortzeko nazioarteko lehiaketa ezaguna antolatzen du urtero, eta horren bidez instrumentuarentzako errepertorioa handitu nahi du, obra irabazleak editatuz eta estreinatuz.

Sari banaketa ekitaldia Zarauzko Modelo aretoan egingo da urriaren 6an, ostirala, 20.00etan. Leire Uchak aurkeztutako galan, bi konposizio berriren erabateko estreinaldiak entzun ahal izango dira lehen aldiz, eta horrez gain, Garazi Etxaburu dantzariak hiru emanaldi txiki eskainiko ditu, Escudero maisuaren musikaren laguntzaz:

"Entre/Berichterstattung 3.1" izango da aurkeztuko den obretako bat, lehiaketaren hamabosgarren edizioan epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuena, Carsten Hennig musikagile alemaniarrak akordeoi, klarinete, gitarra eta txelorako idatzia. Ondoren, "...dots and lops..." akordeoi, saxofoi eta perkusiorako idatzitako pieza entzun ahal izango da lehen aldiz, XV. Francisco Escudero Akordeoirako Nazioarteko Konposizio Lehiaketan irabazlea izan zen Otto Wanke konpositore txekiarrak sortutakoa. Elisa Ruiz, Silvia Ferrero, June Agirre, Pedro Bastiao eta, Jéssica Reis, Xurxo Morales eta Juan Luis García izango dira obrak estreinatuko dituzten musikariak.

Galaren amaieran epaimahaiaren akta irakurriko da eta aurtengo edizioko sarituen izenak emango dira.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010