Asset Publisher
Back Escudero Gala 2022
34 NAZIONALITATETAKO 70 MUSIKAGILE BILDU DIRA FRANCISCO ESCUDERO AKORDEOIRAKO NAZIOARTEKO KONPOSIZIO LEHIAKETAREN XV. EDIZIOAN


2022/10/07
Hauspoz Euskal Akordeoi Elkarteak antolatutako Francisco Escudero Akordeoirako Nazioarteko Konposizio Lehiaketa beste urte batez martxan egon da, inoiz baino indar handiagoarekin gainera. 34 nazionalitate desberdinetatik etorriak, 70 izan dira lehiaketaren edizio honetan bildu diren sorkuntza lanak. Bai aurreko urtean, 69 lanekin, bai eta aurten ere, 70ekin, inoiz baino partehartze handiagoa izaten ari da lehiaketa azken bi edizio hauetan.
Hauspoz 1974an sortu zen, akordeoia sustatzeko eta instrumentu honen interpretazio eta pedagogia indartzeko. Gaur egun, CIAko (Confédération Internationale des Accordéonistes) eta UNESCOko (International Music Council) kide da. Horregatik, elkarteak urtero antolatzen du dagoeneko ezaguna den musika-sorkuntzako lehiaketa bat, musika-tresna honentzat idatzitako errepertorioa zabaltzeko asmoz, obra irabazleak editatuz eta estreinatuz.
Sari banaketa ekitaldia, ohi bezala, Zarauzko Modelo Aretoan izango da datorren ostiralean, urriak 7an, 20.00etan. Mayi Tolosak aurkeztutako galan bi piezaren estreinaldiak entzun ahal izango dira:
Lehenik eta behin, lehiaketa honen X. edizioan bigarren saria jaso zuen Figura III obra estreinatuko da, akordeoirako Daniel Alvarado konpositore kolonbiarrak idatzia. Ondoren, Myrto Nizami konpositore greziarrak idatzitako akordeoi, saxofoi, biolontxeko eta bibolinerako idatzitako "The Branches Bend, the memories Collid" aurkeztuko da, XIV. edizioko lan irabazlea, hain zuzen.
Ekitaldiari amaiera emateko, epaimahaiaren akta irakurriko da eta aurtengo edizioko sarituen izenak ezagutuko dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
