Asset Publisher
Back

Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Establezimenduetako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak

Kontaktua

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre:

  • HAZ
    20800 ZARAUTZ
    Ordutegia:
    Goizez: Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00.
    Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00 

Zarauzko Udalaren zerbitzu telematikoen bitartez: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=079&hizkuntza=EU
 

​Informazio gehiago Euskara Departamentuan:

Telefonoa: 943 00 51 16
Posta elektronikoa

 

Eskaerak aurkezteko epea: 2022-07-18 arte.

Informazioa

Zarauzko establezimenduetako kanpo errotulazioa euskaraz jartzeko dirulaguntzak ematen ditu Zarauzko Udalak.

 

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintza hauek betetzen dituenak:

  • Helbide fiskala, egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Zarautzen duten pertsonek edo elkarteek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak.
  • Establezimenduak beharrezko lizentziak izatea.
  • Errotulua euskaraz bakarrik idatzi, eta euskara zuzena eta egokia erabiltzen duenak.
  • Ez da dirulaguntzarik emango errotuluan izen berezia bakarrik agertzen denean; langintza motaren edo jarduera profesionalaren adierazlea hartuko da kontuan.
  • Establezimenduetan kanpora begira jartzen diren inskripzioak euskaraz bakarrik idatzita egotea.
  • Aurreko urteko deialdiaren epea bukatzen denetik aurtengo deialdiko epea bukatzen den arteko faktura aurkezten dutenak.
  • Udalak eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emango dio errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntza. Dirulaguntzaren onuradunak, bere aldetik, konpromisoa hartuko du diruz lagundutako errotuluak euskaraz izaten jarraituko duela hortik aurrera.

 

ZENBATEKOA:

Dirulaguntzaren oinarrietan jasotzen diren baldintzak betez gero %50eko dirulaguntza emango da (beti ere 350,00 euro arte gehienez).

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • Dirulaguntza eskatzeko inprimakia behar den bezala beteta. (7.4A Eranskina)
  • Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Gastuen jatorriko fakturak eta dagozkien ordainagiriak.
  • Diruz lagundutako errotuluaren argazki bat.
  • Oinarri hauei erantsitako zinpeko aitorpena. (7.4B Eranskina)
  • Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.

 

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Deskargatzeko


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010