Asset Publisher

Back Errenta aitorpena zozketa

Twitter

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEAK SARIA DAUKA

2026/07/21

Errenta aitorpenaren kanpainaren baitan, Zarauzko Udalak tramite hau euskaraz egitera animatu nahi izan ditu herritarrak. Horretarako, aurten errenta aitorpena euskaraz egiten duten zarauaztarren artean bi lagunentzako bina otordu zozketatu ditu.

Izena emandako zarauztarren artean zozketa egin ondoren, Izaskun Angoitia eta Koldobike Muniain izan dira irabazleak, eta bi lagunentzako menua irabazi dute Kirkilla jatetxean. Irune Urbieta euskara zinegotziak eman die saria.

Saria eman aurretik, baldintzak betetzen dituztela konprobatu dugu: zarauztarra izatea eta aitorpena euskaraz egin izana. Azken datu hori Ogasunarekin konprobatu da. 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010