Asset Publisher
Back Erosi Zarautzen Bonuak 2021
"EROSI ZARAUTZEN BONUAK 2021" PROGRAMAN PARTE HARTU NAHI DUTEN NEGOZIOENTZAKO EPEA ZABALIK


2021/03/17
Udalak eta Murkilek hitzarmena sinatu dute pasa den urtean martxan jarri zen Udalak diruz lagundutako bonoen proiektuari jarraipena emateko. Merkataritza eta zerbitzuen sektoreko negozioek (ostalaritzakoak eta antzekoak izan ezik) ekimen honetan izen emateko epea martxoaren 19tik 28ra bitartean egongo da zabalik, eta web-inprimaki hau betez edota Zarauzko Merkataritza Bulego Teknikoan (Salegi kalea, 14) inskribatu ahal izango dira.
Proiektu hau apirila eta maiatza bitartean gauzatuko da (datak aldez aurretik jakinaraziko dira) eta guztira 4.000 bonu banatuko dira, ekitatez, ekimen honekin bat egiten duten negozioen artean, negozio guztiek kopuru bera izango dutelarik. Bonuek 30 euroko balioa izango dute; horietatik 10 Zarauzko Udalak finantzatuko ditu eta gainerako 20ak bezeroak ordaindu beharko ditu.
Edozein zalantza argitzeko 943005100 (2303 luzapena) telefonora deitu daiteke. Ekimen honi atxikitzeko arauak eta betebeharrak beheko dokumentu honetan daude jasota.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

