Asset Publisher

Back Erasmus+ Harrera

Twitter

UDALAK HARRERA EGIN DIE ERASMUS + PROIEKTUKO 40 GAZTERI

2022/07/04

San Pelaio festek baitan Zarauzko Udalak harrera egin zien Erasmus+ programarekin Zarautzera iritsitako gazteri. Guztira, 18 eta 21 urte bitarteko jatorri desberdinetako 40 gazte izan ziren herrian aurreko astean: 10 georgiar, 10 portugaldar, 10 italiar eta 10 euskaldun.

Gazte hauek ARTS AND MOVEMENT SAVES US! proiektua lantzen ari dira, pandemia garaian arteak eta ariketa fisikoak izan duen garrantziaren inguruan hausnarketa eginez.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak eta Onditz de Leizaola Gazteria teknikariak egin zieten harrera gazte eta arduradunei udaletxeko Batzar Aretoan eta, ondoren, gure herriko ohituren adierazle garbi diren Zarauzko Erraldoi eta Buruhandiak ikusteko aukera izan zuten. Honez gain, asteburu guztian zehar, proiektuko 40 gazteek sanpelaioetaz gozatu zuten.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010