Asset Publisher

Back Erakusleiho lehiaketa 2022

Twitter

GABONETAKO XI. ERAKUSLEIHO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DA

2022/11/23

Beste urte batez, Gabonetan, Erakusleiho Lehiaketa antolatuko da Zarauzko establezimenduen artean. Aurtengoa, Udalak eta Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak antolaturiko Gabon giroa sustatzeko ekimen honen XI. edizioa izango da.

Bi sari banatuko dira lehiaketa honen baitan: Lehenengo saria (trofeoa eta 600 €) eta Murkil saria (300 €).. Hauek izango dira erakusleihoen balorazioa egiteko jarraituko diren irizpideak:

•    Erakustokiaren aurkezpena
•    Salgai diren artikuluen erakusketa erakargarria
•    Apainketaren originaltasuna, Gabon garaia kontuan izanik.

Lehiaketan parte hartzeko interesa duten pertsonek Turismo Bulegoan eman beharko dute izena (943 83 09 90), abenduaren 12a baina lehenago. Erakusleihoek abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra bitartean egon beharko dute ikusgai eta epaimahaiaren erabakia abenduaren 20an jakinaraziko da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010