Asset Publisher

Eraikinak hobetu eta handitzeko hiri-berrikuntzako plan berezia

Eraikinak hobetu eta handitzeko hiri-berrikuntzako plan berezia

Informazio orokorra

2016ko maiatzaren 26an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea Asti kirolguneko eraikinak hobetu eta handitzeko hiri-berrikuntzako plan bereziari. Zarauzko Udalak berak abiarazi du espedientea.

2016ko martxoaren 8koa da onartutako dokumentua, Hirigintza eta Ingurumeneko Departamentuak idatzitakoa.

Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2016ko ekainaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (113 zenbakia) argitara eman dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010