Asset Publisher

Back Energia tailerrak abendua

Twitter

ENERGIAREN ERABILERAREN INGURUKO TAILERRAK EGINGO DIRA ZARAUTZEN

2021/12/09

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren baitan, hainbat tailer antolatu ditu energiaren erabileraren inguruan.

Lehenengoa abenduaren 13an izango da, 18:30tan, udaletxeko udalbatza-aretoan (Portu Etxe, Zigordia Kalea 13 ). Saio honetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendioak emango dira.

Denok erabiltzen dugu energia (argiterian, berokuntzan, sukaldean…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Norberak bere etxean ezarri ditzakeen eraginkortasun neurrietarako beharrezko materialak erakutsiko dira eta energia aurrezteko balio duten ohitura aldaketak zein diren azalduko da. Parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 10a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

•    Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
•    Honako telefono zenbakira deitzea: 628-532-303 (astelehenetik ostiralera)
•    Informazio osagarria: www.argitu.eus

Bigarrena aldiz, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako tailerra izango da, abenduaren 16an, 18:30tan, udaletxeko udalbatza-aretoan (Portu Etxe, Zigordia Kalea 13). Bigarren saio honen helburua bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulergarrian.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 14a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
•    Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: argitu@gipuzkoa.eus
•    Honako telefono zenbakira deitzea: 605757687
•    Informazio osagarria: www.argitu.eus

Tailerretan beharrezkoa izango da ezarrita dauden osasun eta higiene baldintzak betetzea eta musukoa erabili beharko da une oro.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010