Asset Publisher
Back emozioen kudeaketa osasuntsua eta eraginkorra ikastaroa
EMOZIOEN KUDEAKETA OSASUNTSUA ETA ERAGINKORRA IKASTAROA
2020/09/16
Zarauzko Udalak antolatu duen ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Izen-emate epea irailaren 25ean bukatuko da.
Gugan eta besteengan bizirik dagoena ezagutu eta emozioak modu osasuntsu eta eraginkorrean bideratzeko ikastaroa da. Gure erlazioetan empatiaz harremantzeko baliabideak eskuratuko dira ikastaroan. Emozioak entzunaz, gure ongizaterako bidea argituko da.
Seme alaba, guraso, bikote, ikasle, lankide edo norberarekin harremana zaindu nahi dutenei zuzenduta dago ikastaroa.
Ikastaroa Nerea Mendizabalek eskainiko du, euskaraz.
Egutegia: urriak 2,9, 23, 30 eta azaroak 6
Ordutegia: 17:30 – 19:30
Lekua: Zuberoa kalea (ikastaro gela)
Taldea: gutxienez 8 pertsona, eta gehienez 10
Matrikula: 10 euro
IKASTAROAN PARTE HARTZEKO:
Zarautzen bizi direnek izango dute lehentasuna
Plazak mugatuak dira.
Ikastaroa egiteko gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera gelditu daiteke
Pertsona gehiago apuntatzen badira zozketa egingo da izena eman dutenen artean
Ikastaroa egingo dela eta onartua zaudela jakinarazten zaizuenean ordaindu beharko da matrikula.
Covid 19 dela eta egoerako horrela eskatzen badu ikastaroa on-line egingo da.
Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Zarauzko Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.
Izen ematea:
Izen-emate epea: 2020ko irailaren 25 arte
Ikastaroetan izena emateko:
E-posta bidez: prebentzioa@zarautz.eus
Informazio gehiago: 943005127
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010