Asset Publisher
Back Eman Bostekoa izen ematea
OSTALARITZA ETA OSTATU ENPRESEK 'EMAN BOSTEKOA' KANPAINAN IZEN EMATEKO EPEA IREKI DA


2021/10/26
ZUREKIN Zarauzko Ostalarien Elkarteak eta Zarauzko Udalak 'Eman Bostekoa' kanpaina jarri dute martxan elkarlanean. Ekimen honen bitartez, herriko ostalaritzan kontsumoa sustatu nahi da eta horretarako bonu kanpaina bat jarriko da martxan.
Kanpaina honetan izen ematen duten ostalaritza eta ostatu enpresen artean 5€ko 8.800 txartel banatuko dira. Guztira, 44.000 € jarriko dira zirkulazioan, Zarauzko Udalak finantziatuta. Enpresa bakoitzak izango duen bonu-kopurua kanpainan parte hartuko duten enpresa-kopuruak baldintzatuko du. Horrela, bonu-kopurua zati enpresa-kopurua egingo da, enpresa guztiek bonu-kopuru bera izan dezaten.
Programa honetan parte hartzen duten establezimenduek bonuak banatuko dituzte beren bezeroen artean eta hauek, aurrerago, hurrengo kontsumoan kanjeatu ahal izango dituzte.
Ostalariek eta ostatuek, programara atxikitu ahal izateko, kanpainarako sortutako formularioa bete beharko dute (https://forms.gle/hUhpaDBQjsUoeSYYA) ostirala baino lehen. Edozein zalantza argitzeko 688614473 telefono zenbakira deitu dezakete.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010