Asset Publisher

Back Emakumeen Etxea otsaila 2 eta 3

Twitter

EMAKUMEEN* ETXEAK BI EKINTZA ANTOLATU DITU ASTE HONETARAKO

2023/01/31

Bere egitarauaren baitan Emakumeen* Etxeak hainbat jarduera aurkeztu ditu: hitzaldiak, zine-forumak eta liburu aurkezpenak, besteak beste. Aste honetan, horietako bi izango ditugu:

•    Otsailaren 2an, osteguna, 18:30etan, ‘Andrezaharraren Manifestua’ hitzaldia eta solasaldia izango da Mari Luz Estebanekin batera.

Saio honetan, Mari Luz Estebanek Andrezaharraren manifestua (Pamiela, 2019) bere poema-liburuaren testuen irakurraldia oinarri hartuko du zahartzeaz eta, bereziki, emakumeen zahartzeaz hitz egiteko eta, horren ondoren, bertaratutako guztion arteko eztabaida gidatzeko.

•    Otsailaren 3an, ostirala, 19:00etan, Ainhoa Zubizarreta Iturralde zarauztarrak Wao Okiyenanis dokumentala aurkeztuko du.

Ekuadorreko kulturan 18 egunez murgildu ondoren, bertan bizitako esperientzia kontatzen du Ainhoa Zubizarretak. Zona andinoan eta amazonikoan kokatu da bere bidaia, eta bertako biztanleen ahotatik jakin ahal izan du nolakoa den bertako errealitatea. Bi emakume waoraniren testigantzak jasotzen dituen dokumentalaren laguntzaz, pairatzen dituzten eskubide urraketak azaleratuko dira.

Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo da eta bertan Unai Iradi Sarasola, Intza Gurrutxaga Loidi, Julen Telleria Salegi eta Ander Iruretagoyena Castrok ere parte hartuko dute.

Bi ekintza hauek Emakumeen* Etxean izango dira eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010