Asset Publisher
Back emakumeen etxea ireki da
ZARAUZKO EMAKUMEEN* ETXEA IREKI DA


2020/10/13
Zarauzko Emakumeen* Etxea ireki da dagoeneko. Zerbitzuak eta ikastaroak martxan jarri dira eta nahi duen emakumeak bisitatu dezake etxea. Jabetze eskolako ikastaroak gaur ere hasiko dira, urriaren 13an.
Parekidetasun departamendua eraikinean bertan egongo da hemendik aurrera. Emakumeen* Etxeko dinamizatzailea arratsaldean egongo da, 16:00etatik 20:00etara.
Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziaren esanetan, "emakume guztiei Emakumeen* Etxea ireki dela jakinarazi nahi diegu eta bertaratzea gonbidatzen ditugu. Oso pozik gaude, lortu dugu, behingoz, Zarautzen Emakumeen* Etxe bat irekitzea. Emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna lantzea da helburua".
Hainbat zerbitzu egongo dira, hauen artean: Aholkularitza zerbitzua, doakoa eta konfidentzialak:
-Aholkularitza juridikoa.
-Aholkularitza psikologikoa.
-Kontsultarako ordenagailuak
-Liburutegia.
Lankidetza sareak, topaketak, hitzaldiak... antolatuko dira. COVID-19a dela eta, hitzordua eskatu beharko da.
Inaugurazio ofiziala datorren urriaren 23an egingo da.
Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotzia, Edurne Urbieta Parekidetasun teknikaria, Andrea Diez Emakumeen* Etxeko dinamizatzailea eta Maria Feijoo Kontseilukidea egon dira gaur goizeko prentsaurrekoan.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010