Asset Publisher
Back eLiburutegia Zarautz
ELIBURUTEGI ZERBITZUA GEHIEN ERABILTZEN DUTEN HERRIEN ARTEAN AGERI DA ZARAUTZ


2022/06/06
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak eskaintzen duen eLiburutegia zerbitzuaren azken urteko datuak argitaratu berri dira. Hauetan, euskaldunok liburu eta irakurgai katalogo elektroniko honen inguruan egiten dugun erabilpenaren datuak azaltzen dira.
2021. urtean, 135.472 mailegu egin dira eta, Zarautz, zerrendaren goialdean ageri da erabilpenari dagokionez. Guztira, zarauztarrek 2.930 mailegu egin zituzten joan den urtean, eta 10.000 biztanletik gorako herriei erreparatuz, Zarautz da, mila biztanleko, mailegu gehien egiten duen udalerria. Hain zuzen ere, Zarautzen, mila biztanle bakoitzeko 123,8 mailegu egin ziren 2021. urtean eLiburutegia zerbitzuaren bitartez.
“Zarauztarrek duten irakurzaletasuna begi-bistakoa da, eta eLiburutegiaren zerbitzuak eskainitako datuek sentsazio hori indartu baino ez du egiten”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak. “Zorionak eman nahi dizkizuet zarauztarrei, eta gainontzeko herritarrak animatu nahi zaituztet Zarauzko Liburutegiaren bitartez, edota eLiburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuen bitartez, irakurtzen jarrai dezazuen”.
eLiburutegiaren erabilpena egonkortuz doa
eLiburutegiak argitaraturiko txosten honetan nabarmentzen da, pandemia garaian zerbitzu honek izan zuen igoera esponentzialaren ondoren, pixkanaka tresna honen erabilpena egonkortuz doala. Zerbitzu honek jada 1.440.296 titulu eskaintzen ditu sarean eta, konfinamendua baina lehenagoko datuekin alderatuz, erabilera bikoiztu egin da 2021. urtean.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010