Asset Publisher
Back EH KOPA FINALA
ZARAUTZEN JOKATUKO DUTE IGANDEAN ATHLETICEK ETA ALAVESEK EMAKUMEZKOEN EH KOPAKO FINALA


2021/08/25
Igande honetan lehen mailako futbolarekin hitzordua dauka Zarautzek, Asti futbol zelaian jokatuko baita Athleticek eta Alavesek lehiatuko duten emakumezkoen EH Kopako finala. Partida 16:00etan jokatuko da eta sarrerak Euskal Herria Kirolaren webgunean eskuratu daitezke.
Athleticek Eibarren aurka 4-0 irabazita lortu zuen finalerako txartela eta, bere aldetik, Alavesek 3-4 garaitu zuen Reala. Beraz, bizkaitarrak eta arabarrak izango dira asteburu honetako finalean EH Koparen XI. edizioa lehiatuko dutena.
"Zarautz beti izan da oso herri kirolzalea eta azken urte hauetan lan berezia egin dugu emakumeen kirola sustatzeko eta bultzatzeko, herri giroan eta baita ere Udala bezalako instituzioetatik" adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) jarduneko alkateak. "Berriro ere partida apart bat ikusteko aukera izango dugu Zarautzen eta bertan bilduko dira, besteak beste, Euskal Herriko kirola, emakumezkoen kirola eta, nola ez, futbola".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010