Asset Publisher
Back Eguzki Izarra urbanizazioa
IÑURRITZA EREMUKO EGUZKI IZARRA JARDUTE-UNITATEA URBANIZATZEKO PROIEKTUARI BEHIN BETIKO ONESPENA EMAN DIO UDALAK


2022/12/20
Zarauzko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 13.2 —Iñurritza— areako Eguzki Izarra jarduketa-unitatea urbanizatzeko proiektuari behin betiko onespena ematea adostu du.
2021eko azaroko Udalbatzak behin betiko onartu zuen Iñurritzako Plan Orokorraren aldaketa, EAJ-PNV eta EH Bilduren aldeko bozkekin. 2022ko abuztuan, burutzapen-unitatearen hitzarmen-batzordeak urbanizazio-proiektua aurkeztu zuen, Udalak izapidetu eta onar zezan. Urbanizazio-proiektuaren helburua Eguzki Izarra burutzapen-unitatean egin beharreko obrak zehaztea da, hiri-antolamenduko plan orokorraren eta urbanizatzeko jarduketa-programaren antolamendu xehatuko aurreikuspenak garatuz.
2022ko irailaren 26an, Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman zion urbanizazio-proiektuari eta espedientea jendaurrean jartzeko epean ez zen alegaziorik aurkeztu.
Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV) proiektu hau onartzearen garrantzia azpimarratu du. Urbanizazio proiektuaren arabera, bide-segurtasunaren eta mugikortasunaren arloan, Nafarroa kalean (N-634 errepidea) oinezkoentzako semaforodun pasabide berri bat egingo da Eguzki Izarra etxea zegoen parean, eta, horrez gain, biribilgune berri bat egingo da Nafarroa kaleak Gipuzkoa kalearekin bat egiten duen lekuan.
Gainera, onartutako urbanizazio-proiektuak eremua zeharkatzen duen Iñurritza erreka berreskuratzea eta bertako hormak naturalizatzea aurreikusten du, ibai-pasealeku bat sortuz.
"Urbanizazioa behin betiko onartzea Eguzki Izarra eremu honetan 180 etxebizitza eraikitzeko lizentziak eman aurreko urratsa da. Horietatik % 40, 72, etxebizitza babestuak izango dira: 36 BOE (Babes Ofizialeko Etxebizitzak) eta 36 tasatuak, eta espero dugu laster deitzea hurrengo zozketa horietarako izena emateko epea”, adierazi du alkateak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010