Asset Publisher

Back Eguneratuta - neurri berriak Kiroldegian

Twitter

[EGUNERATUTA] SEGURTASUN ETA HIGIENE NEURRI BERRIAK ARITZBATALDE KIROLDEGIAN

2020/11/11

COVID19-aren prebentziorako Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriei dagokienez, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuak, azaroaren 6ean (38/2020 Dekretua, urriaren 26ko 36/2020 Dekretuan aldaketak ekarri dituena), Zarauzko Udalak Aritzbatalde Kiroldegiko instalazioetan egindako aldaketen berri eman die erabiltzaileei.

[EGUNERATUTA] INSTALAZIOKO AFOROAK

Hauek dira Aritzbatalde Kiroldegiko aforoak, 38/2020 Dekretuaren sei puntuan jasotakoa betez: “Era berean, gimnasio, kirol-talde, igerileku eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, eskola-kirola izan ezik, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, sei laguneko taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko 40ra mugatuta badago”.

Deskargatu aforo taula

AIREZTATZE SISTEMA

Instalazioko areto guztietako leihoak zabalik egongo dira eta airea berritzeko sistema uneoro aktibatuta egongo da, espazioen aireztapena bermatze aldera.

HARRERA ZERBITZUA

Arreta zerbitzuaren ordutegia Fitness eta Igerilekuetako txanden ordutegira egokitu da.

- Astelehenetik ostiralera: 6:30etik 21:00era
- Larunbatak: 8:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00era.

[EGUNERATUTA] IGERILEKUAK

Erreserba txandak eta aforoak aldatu dira igerilekuetan: igerileku handian 18 pertsona, igerileku ertainean 17 pertsona, eta igerileku txikian 18 pertsona. 

Honez gain, erreserba txanda hasi baina 15 minutu lehenago instalaziora sartzeko aukera mantentzen da.

Aldageletara sarrera baimenduko da, aldatzeko bakarrik (dutxak erabiltzea debekatuta dago), eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da uneoro, 38/2020 Dekretuaren sei puntuan jasotzen denaren arabera: “Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak ixtea erabaki da”.

Ikusi igerileku handiko taula           Ikusi igerileku ertaineko taula       Ikusi igerileku txikiko taula

[EGUNERATUTA] FITNESS GUNEA

Erreserba txandak aldatu dira eta aforoak mantendu dira. 

Honez gain, erreserba txanda hasi baina 15 minutu lehenago instalaziora sartzeko aukera mantentzen da.

Ikusi Fitness txandetako taula

Aldagelak erabiltzea debekatuta dago baina takilak eskuragarri egongo dira, orain arte bezala, 38/2020 Dekretuaren sei puntuan jasotzen denaren arabera: “Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak ixtea erabaki da”.

14.1 Artikuluan jasotzen dena betetze aldera (taldeko edozein kirol-jarduera eten egin da, bakarka bakarrik egin ahal izango da kirola), salbuespenik gabe, bakarkako kirola praktikatzea exijituko da, ‘talde txiki’ eta ‘bikoteen’ arteko kirol praktika debekatuta geratzen delarik. 

Era berean, maskararen erabilera egokia egitea derrigorrezkoa izango da, 36/2020 Dekretuko 14.1 Artikuluak eskatzen duenez: “Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere maskara erabilita”.

Berrikuntza bezala, eta muskulazio aretoan jende pilaketak ekidite aldera, gune honetako aforo partziala 13 pertsonakoa izango da.

Azkenik, Express saioetako aforoa, Tatami aretoan emango direnak, 9 pertsonara jaitsiko da (8 ikasle eta monitore 1), 4 pertsonako azpitaldeetan banatuta, 14.2 Artikuluan jasotzen dena betetzeko (taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko, eta eskola ematen den espazioan puntu honetan ezarritako gehieneko edukiera errespetatuko da).

Ikusi Azaroko Express saioen taula

[EGUNERATUTA] IKASTAROAK

Antolatutako ikastaro guztiak mantenduko dira, gehienez sei pertsonako azpitaldeetan banatuta.

Arau berrien ondorioz, Kiroldegiak 21:00etan itxi behar du eta, hala, ikastaro batzuetako ordutegiak aldatuko dira.

Azpitaldeetako neurri honekin, ‘burbuila’ sistema ezarri nahi da, prebentzio eta kutsatzearen trazabilitatea errazteko asmoz.

Ikastaroetan hartu diren neurriak hauek dira:

- Talde bakoitzaren baitan sei pertsona baino gutxiagoko taldeak ezarri dira.
- Azpitaldeen arteko distantzia 3 metrokoa da, gutxienez (gomendatutako 1,5 metroko segurtasun distantziaren bikoitza).
- Aretoetako koadranteen sistema mantentzen da. Koadrante bakoitzak 2x2 metroko azalera du, eta koadranteen arteko tartean 15cm-koa da.
- Koadrantearen erdirik, gertueneko koadrantearen erdira 2,15 metroko distantzia dago (gomendatutako 1,5 metroko segurtasun distantzia baino gehiago).
- Ikastaroetan parte hartzen duten pertsonak beti koadrante berdinean jarriko dira, beti azpitalde berdinean egoteko.
- Spinning aretoa (egun Hitzaldi aretoan) 3 Aretora mugituko da, distantzia gehiago izateko eta azpitaldeen arteko banaketa hobetzeko asmoz.
- Igerilekuko ikastaroak:

- 6 urte azpiko haurren igeriketa ikastaroak mantentzen dira, aldaketarik gabe, monitore batek edo gehiagok zuzendutako 6 pertsona baino gutxiagoko ikastaroak direlako.

- 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeen ikastaroak bertan behera geratzen dira, Eskola Kirola kontsideratzen baita adin tarte hori, eta  Eskola Kirola debekatu egin da 38/2020 Dekretuan.

- Aquafitness ikastaroak berreskuratuko dira igerileku txikian, 6 pertsona baino gutxiagoko azpitaldeetan, igerileku osoan sakabanatuta.

Hau honela, hauxe da aretoek izango duten konfigurazio berria, azpitaldeetan banatuta, %40eko aforoan.

  3 aretoa (spinning) 4 aretoa          5 aretoa          Hitzaldi aretoa

Tatami aretoa (1 solairua)

Gehieneko aforoa (perts) 30 18 14 20 9
Pertsona azpitaldeak 6 6 5 5 4

 

Edozein zalantza argitzeko, Harrerara deitu (943 00 51 23)  edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke.

 

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010