Asset Publisher
Back Don´t be dummy kanpaina Zarautzen
“DON´T BE DUMMY” KANPAINA, BESTE URTE BATEZ ZARAUTZEN


2021/02/11
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak "Don 't be dummy" -zuk ez duzu ordezkorik izeneko bide-hezkuntzako proiektua martxan jarri du aurten ere.
Istripuak prebenitzea helburu duen programa hau, streaming bidez egin behar izan da aurten eta Zarauzko Udala bertan izan da.
Lizardi Institutuko batxilergoko 125 ikaslek hartu dute parte.
Ertzainen, suhiltzaileen, larrialdietako medikuen eta trafiko-istripuen biktimen testigantzak entzun dituzte ikasleek. Testigantza horien bidez, gazteak kontzientziatu nahi izan dira gidatzean arduraz jokatzeak duen garrantziaz.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten ari diren saio hauek, 23.570 ikusle baino gehiago izan ditu dagoeneko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
