Asset Publisher
Back Dirulaguntza UNRWA
ZARAUZKO UDALAK 8.500 EUROKO DIRULAGUNTZA EMAN DIO NAZIO BATUEN UNRWA FUNTSARI


2022/10/10
Zarauzko Udalak dirulaguntza eman dio Palestinak Libanon dituen errefuxiatuen oinarrizko premiak asetzeko UNRWAren diru Funtsari.
Libanon, UNRWAk 3.046 pertsonaren bitartez lan egiten du 92 eraikinetan. Eraikin horietan hezkuntza, osasun eta osasun mentaleko, zerbitzuak eskaintzen dizkie Palestinako errefuxiatuei, mikrokreditu, gizarte zerbitzuak eta larrialdiko asistentziaz gain.
Erakunde honen arabera, Libanok zailtasun handiak izan zituen 2021az geroztik, besteak beste, krisi ekonomikoak, hiperinflazioak, krisi energetikoak eta pandemiak eragindakoa. 2019tik, elikagaien saskiaren prezioak % 400 igo da eta Libanoar Libraren balioa jaisten jarraitzen du dolarraren aurrean. Hori dela eta, Zarauzko Udalak 8.500 eurorekin lagunduko du UNRWA funtsa, Libanoko palestinar errefuxiatuei ematen dieten laguntzarekin jarraitzeko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010