Asset Publisher

Back Dirulaguntza Autobus flota elektrifikatzeko

Twitter

934.400 EUROKO DIRULAGUNTZA JASO DU UDALAK AUTOBUS-FLOTA ELEKTRIFIKATZEKO

2023/05/03

Zarauzko Udalak 934.400 euroko dirulaguntza jaso du emisio txikiko eremuak ezartzeko eta hiri-garraioaren eraldaketa digital eta jasangarria gauzatzeko Europar funtsetatik. Jasotako laguntzak Hiribusaren zerbitzua osatzen duten autobusen egungo flota elektrifikatzeko eta, era berean, ibilgailu hauek jasoko dituen instalakuntzak egokitzeko balio izango du.

Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua 1.930.000 €-koa da, beraz, Udalak jasoko duen laguntza proiektuaren % 49a izango da.

Mugikortasun Planak jasotzen duen bezala, ibilgailu elektriko hauek gure herrian mugikortasun jasangarriagoa lortzeko helburuari lagunduko dio, ibilgailu berri hauek egungo errekuntza fosilekoak baino gutxiago kutsatzen baitute. Ibilgailu horiek kutsadura akustikoa murrizten ere lagunduko dute, gaur egun Zarautzen zerbitzua ematen duten autobusak baino isilagoak diren heinean.

Gaur egun, mota horretako autobusek daukaten eskari handia dela eta, ibilgailu horiek erosteko itxaron beharreko denbora urtebetetik gorakoa da. Bien bitartean, Udala Hiribusaren zerbitzuaren lizitazio berrian ari da lanean, eta udazkenean esleitzea aurreikusten da.

Hiru autobus elektriko berri horiek zerbitzura gehitzeko esperoan, autobus hibrido berri bat erostea aztertzen ari da Udala, egun zerbitzua ematen duten ibilgailuetako bat ordezteko.

Era berean, Mugikortasun Sailak Bide-Estresa Saihesteko prestakuntza-ikastaro bat eman berri du, eta, bertan, Zarauzko Hiribus zerbitzuko gidariek parte hartu dute. Ikastaro hau herritarrei zerbitzua hurbiltzeko eta hobetzeko lan-ildoan doa.

5 milioi inguru Next Generation funtsetan

Azken dirulaguntza horren ebazpenarekin, Zarauzko Udalak 5 milioi euro inguruko laguntzak lortu ditu Next Generation Europar funtsetara aurkeztutako proiektuetan.

Autobus-flota elektrifikatzeko jasotako 934.400 euroei Villa Nuria Arrate Iciar eraikina birgaitzeko 1.042.758,46 euro eta Santa Klara komentua birgaitzeko eta eraberritzeko 3.000.000 euro gehitu behar zaizkie.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010