Asset Publisher
Back Datu soziolinguistikoak
Datu soziolinguistikoak
Informazioa
ZARAUTZ ETA ZARAUZKO UDALA ESTRATEGIKOAK DIRA EUSKARARENTZAT
- Zarautz herri euskaldunetan handiena da (biztanleen %70etik gora euskaldunak dira), turistikoki erakargarria, eta, euskararen normalizazioan eredu izan nahi du.
- Zarauzko berezko hizkuntza euskara da, eta naturala da euskaraz egitea. Euskarak funtzio eta maila orotan bizi-bizi egoteko aukera du Zarautzen, eta zarauztar guztion ardura da aukera hori gauzatzea, Udalarena ere bai.
-
Udalak, erakunde publiko den aldetik, badu erantzukizun bat gizartearekiko, zarauztar nortasunarekiko, eta euskararen erabilerari dagokionez eredugarri izatea dagokio.
DATU SOZIOLINGUISTIKOAK
Zarautz 15.000 biztanletik gorako herrien artean euskaldunena da.
2 urte baino gehiagoko biztanleriaren hizkuntza gaitasuna Zarautzen:
2016 | Pertsonak | % |
---|---|---|
EUSKALDUNAK | 16.683 | 74,14 |
IA-EUSKALDUNAK | 2.468 | 10,97 |
ERDALDUNAK | 3.350 | 14,89 |
GUZTIRA | 22.501 | 100,00 |
Azken urteetako bilakaera:
ZARAUTZ | 1981 | 1986 | 1991 | 1996 | 2001 | 2006 | 2011 | 2016 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
EUSKALDUNAK | 63,81 | 68,17 | 70,11 | 72,17 | 71,41 | 70,12 | 70,03 | 74,14 |
IA-EUSKALDUNAK | 13,85 | 13,83 | 14,04 | 14,18 | 14,96 | 16,73 | 17,01 | 10,97 |
ERDALDUNAK | 22,34 | 17,99 | 15,85 | 13,65 | 13,63 | 13,15 | 12,97 | 14,89 |
Biztanleria modu nabarmenean hazi arren, euskaldun portzentaiak gora egin du:
ZARAUTZ | 1981 | 1986 | 1991 | 1996 | 2001 | 2006 | 2011 | 2016 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
+ 2 urteko biztanleria | 14.897 | 16.005 | 17.565 | 18.710 | 20.454 | 21.343 | 21.928 | 22.501 |
EUSKALDUNAK | 63,81 | 68,17 | 70,11 | 72,17 | 71,41 | 70,12 | 70,03 | 74,14 |
Lehen hizkuntza eta etxeko hizkuntzaren bilakaera:
ZARAUTZ | 1991 | 2001 | 2011 | 2016 |
---|---|---|---|---|
EZAGUTZA | 70,1 | 71,4 | 70 | 74,14 |
LEHEN HIZKUNTZA | 62,9 | 60 | 55,2 | - |
ETXEKO HIZKUNTZA | 48,4 | 48,5 | 40,5 | - |
Datu iturria: EUSTATeko 2016ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua
DATU SOZIOLINGUISTOEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO:
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010