Asset Publisher

Back COVID Ziurtagiria udal zerbitzuetan

Twitter

COVID ZIURTAGIRI DIGITALA UDAL ZERBITZUETAN

2021/12/17

Lehendakariaren 47/2021 dekretua dela eta, Zarauzko Udalak jakinarazten du zenbait udal zerbitzuetan COVID Ziurtagiri Digitala eskatuko duela.
 
KULTURA – MODELO ARETOA
Modelo Aretoan COVID Ziurtagiri Digitala eta nortasun agiria eskatzea derrigorrezkoa da 47/2021 dekretuaren arabera. Ondorioz, hemendik urte bukaerara dauden emanaldietan sarrera erosi eta COVID ziurtagiria ez duten pertsonek sarreren diru-itzulketa eskatu dezakete. Sarreren diru itzulketa sarrera erosi den kanal berdinetik egingo da, alegia, Modeloko leihatilan erosi bada Modeloko leihatilara gerturatu beharko da eskaera egitera. Aldiz, online erositako sarreren itzulketa egiteko kultura@zarautz.eus helbidera mezu bat idatzi beharko da: izena-abizenak, posta elektroniko helbidea eta ikuskizuna zehaztuz, eta diru-itzulketa egingo zaie.
 
SANZ ENEA LIBURUTEGIA
47/2021 Dekretuan COVID ziurtagiria eskatzeko aukera 17/2019ko dekretuan finkatutako III taldeko erakundeetara zabaltzea aipatzen da. Hala, Liburutegiak III talde horretan sartuta daude eta, beraz, dekretuak eragiten die. Ondorioz, derrigorrezkoa izango da Sanz Enea liburutegien atarian COVID Ziurtagiri Digitala aurkeztea, bertara sartu ahal izateko.
 
ARITZBATALDE KIROLDEGIA
47/2021 Dekretuak COVID Ziurtagiri Digitala aurkezteko betebeharra ezartzen du hainbat espaziotara sartzeko, besteak beste, kirol instalazioetara. Hala, Aritzbatalde Kiroldegiko 12 urtetik gorako erabiltzaileek (abonatuek eta ikastaroetako ikasleek) nahitaezkoa izango dute ziurtagiri hori Kiroldegiko Harreran aurkeztea sartu aurretik.
 
Harreran, COVID ziurtagiriaren baliozkotasuna egiaztatuko da aplikazio mugikor baten bidez, eta, ondoren, sarrera desblokeatuko da; horrela, erabiltzaileek ez dute COVID ziurtagiria berriro aurkeztu beharko. Erabiliko den aplikazio mugikorrak bermatuko du erabiltzaileen osasun datuak ez direla inon gordeko. 
 
Balioztatze prozesu hau arintzeko helburuz, Kiroldegiko Harreran errefortzu ordu batzuk jarri dira:
- Ostirala, abenduak 17: 8:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 19:30era.
- Larunbata, abenduak 18: 8:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
- Igandea, abenduak 19: 8:00etatik 12:00etara.
- Astelehena eta asteartean, abenduak 20 eta 21: 8:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 19:30era.
 

Zarauzko Udaletik udal zerbitzuetako erabiltzaile guztien laguntza eta pazientzia eskatu nahi dugu, eta eskerrak eman aldez aurretik.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010