Asset Publisher

bularraren minbiziaren aurkako nazioarteko eguna

Twitter

ZARAUTZEK BULARRAREN MINBIZIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT EGIN DU

2020/10/19

Zarautzek, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin du egin du gaur, urriak 19. Urtero bezala, arrosa koloreko lazo batean sinbolizatuta. Zarautzen, Udalak, aurrekoetan bezala, lazo arrosa hori duten bi kartel handi jarri ditu.

Bestalde, udalerriko dendek ere bat egingo dute egunarekin: kartelak, zapiak, globoak eta lazo arrosak jarriz.

AECC-ko egoitzak aurtengo kanpaina erakusten du fatxadan, 15 segundoro bularreko minbiziaren diagnostikoa jasotzen duen emakume bat gogorarazten. Bertan, gaurko egunean zehar lazo arrosak banatuko dira, herritarrak gaixotasunaren inguruan sentsibilizatzeko. 2019an, 545 pertsonei diagnostikatu zieten bularreko minbizia Gipuzkoan, Minbiziaren Behatokiaren datuen arabera.

AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak gogorarazi du Urola Kostarako eskualde-egoitza bat duela Balea kaleko 2. zenbakian, Zarauzko Nafarroa etorbidean goizeko ordutegian (9:30etik 13:30era). Bertan laguntza psikologikoa ematen da profesionalen eskutik, eta gizarte-arloarekin zerikusia duen guztian laguntzen da (laguntzen edo bajen kudeaketa, material ortopedikoaren mailegua), betiere doan, bazkideen aldizkako ekarpenei esker.

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010