Asset Publisher

Bizkaia kaleko biribilgunearen asfaltatzea

Twitter

ASTEBURU HONETAN ASFALTATUKO DA BIZKAIA KALEKO BIRIBILGUNE BERRIA

2023/05/18

Salberdin inguruko urbanizazio lanen baitan, Bizkaia kalearen birmoldaketa gauzatzen ari da. Honela, Bizkaia kalearen kota igo da eta bertan bi norabideko errepidea ahalbidetu da. Honez gain, kale honetako espaloiak zabaldu dira eta bidegorri berria ere gehitu zaio, Salberdin auzoko bidegorri sare berriarekin batuta egongo dena.

Bizkaia eta Urdaneta kalek batuko diren puntuan biribilgune bat egiteko lanak abian dira eta, hauei amaiera emateko, asfaltzatze eta margotze lanak gauzatu behar dira.

Astean zehar bertatik igarotzen diren ibilgailu eta autobusen joan etorria mantentzeko, asfaltatze lanak asteburuan zehar egitea erabaki da. Hori dela eta, asteburu honetan Urdaneta eta Bizkaia kaleen arteko bidegurutzea moztuko da.

Honenbestez, Alde Zaharraren gunera ibilgailuan gerturatzeko bestelako bideak erabili beharko dira, hala nola, Nafarroa kaletik San Inazio kalea gurutzatuz. Azken Portuko bizilagunek, ohiko moduan, Altzola kaletik sartzeko aukera izaten jarraituko dute.

Asfaltatze planarekin aurrera

Asfaltatze plana aurrera doa eta, aste honetan, Zuberoa kalean gauzatzen ari dira asfaltatze lanak. Hauek amaitu bezain laster, Pagoeta kalearen asfaltatzearekin jarraituko da. Honenbestez, herri guneko asfaltatze lanak ekainean amaitzea aurreikusten da eta baserri bideen asfaltatzearekin jarraipena emango zaio udan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010