Asset Publisher

Back Bizikleten jasoketa

Twitter

KALEAN ABANDONATURIKO 175 BIZIKLETA JASO DITU ZARAUZKO UDALAK

2021/05/18

Udaltzaingoak amaitu berri du kaleetatik egoera txarrean eta abandonaturik dauden bizikletak kentzeko egitasmoa. Duela hiru hilabete ekin zitzaion prozesu honi herriko bizikleta aparkalekuetan leku gehiago egiteko asmoarekin.

Lehenbizi, hautsirik zeuden edota abandonu zantzua zeukaten bizikletei pegatina gorri bat jarri zitzaien bi hilabeteko epean bertatik kentzeko eta, behin epe hori betetakoan, auzoz-auzo oraindik bertan pegatina gorriarekin zeuden bizikletak kentzen hasi zen Udaltzaingoa.

Pasa den astean amaitutzat eman zen egitasmoa eta guztira 175 bizikleta erretiratu dira herri osoko bizikleta aparkalekuetatik. Era honetan, orain leku gehiago dago egunerokoan herrian zehar bizikletan mugitzen den herritarrek euren bizikletak aparkatu ditzaten. Jasotako 150 bizikleta hauei argazkia atera zaie eta alta eman zaie Udaltzaingoren sisteman.

“Abandonaturiko bizikleten jasoketa hau onuragarria izango da Zarauzko herriarentzat” azaldu du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Egunero herritik bizikletan ibiltzen direnek errazagoa izango dute bizikleteroetan aparkatzeko tokia aurkitzea, eta gainera herriaren itxura hobetzen da”.

Bigarren fasea

Behin lehen jasoketa hau amaitu ondoren, bigarren bat ere jarri da martxan. Kasu honetan, bizikleteroetatik kanpo daudenak ere kontrolatuko dira eta sistema berdina jarraituko da: lehenbizi udaltzainek pegatinak jarriko dituzte abandonu zantzua daukaten bizikletetan eta bi hilabeteko epean kenduko ez balira, dauden lekutik kentzen hasiko dira.

Kendu berri diren eta bigarren fase honetan jasotzen diren bizikletak momentuan Udaltzaingoaren deposituan egongo dira gordeta. “Foru Aldundiarekin elkarlanean gabiltza bizikleta hauekin zer egin erabakitzeko” gehitu du Basurkok. “Bizikleta hauei bigarren bizitza bat emanez ekonomia zirkularra sustatu nahi dugu, jasangarritasunari eta mugikortasun ekologikoari bultzada bat emanez”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010