Aurten Bizar Zurik, Errege Magoen postariak, ezin izango du Zarautzera etorri COVID19 egoera dela eta.
Hala ere, Zarauzko haurrek euren gutunak Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoei urtero bezala helarazteko, postontzi bat jarri du Bizar Zurik Lege Zaharren Enparantzan. Bertan, edozein momentutan, Errege Magoei zuzendutako gutunak uzteko aukera izango da.