Asset Publisher
Back Bihotzetik proiektua
HERIOTZAREN INGURUKO ‘BIHOTZETIK’ PROIEKTUARI HASIERA EMANGO ZAIO ASTELEHENEAN ZARAUTZEN


2022/02/25
Bihotzetikek koordinatuta, eta Gipuzkoako Komunitate Errukitsuen elkarteen laguntzarekin, astelehenetik aurrera hasiera emango zaio Bihotzetik proiektuari. Ekimen honen baitan heriotzarekin eta bizitzaren azken faseen inguruan arituko diren hainbat hitzaldi eta solasaldi antolatu dira.
Gipuzkoan sei Komunitate Errukitsuen elkarte daude gaur egun: Bidasoa Zurekin, Bidegin, ZainBizi, Zarautz Herri Zaintzailea, Almaur eta Bihotzetik.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia sailak eta Adinberriren laguntza jasotzen duen proiektu hau Gipuzkoako sei udalerritan garatuko da, eta Zarautzen, datorren otsailaren 28an emango zaio hasiera, 18:00etatik aurrera Iñaki Peña zainketa aringarrietako medikuak Antoniano Aretoan emango duen ‘Heriotza Duina” hitzaldiarekin. Iñaki Peña Zarautz Herri Zaintzailea taldeko kide da eta berak emango dio hasiera Bihotzetik proiektuari Zarautzen
“Heriotza gure bizitzaren parte den errealitate bat da; jaio ginen, bizi gara eta heriotza izango da gure bizitzako azken urratsa. Baina, bai kulturalki, edo baita beldurra diogulako, heriotzaren gaia azaleratzea eta elkarbanatzea asko kostatzen zaigu”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Errealitate honen inguruan kontzientziazioa bultzatzeko asmoz, Udaleko prebentzio arlotik era honetako solasaldiak eta egitasmoak sustatzeko apustua egiten dugu”.
“Proiektu hau Gipuzkoako sei Komunitate Errukitsuen laguntzarekin antolatu da, Bihotzetikek koordinatuta, eta hitzaldiak lurraldeko sei udalerritan errepikatuko dira, horien artean Zarautzen” azaldu du Javier Aramendia Bihotzetik proiektuaren arduradunak. “Udaletxeek begi onez jaso dute gure proposamena eta espero dugu etorkizunean udalerri gehiagotan eta sakontasun gehiagorekin zabaltzea”.
Lehenengo hitzaldi honen ondoren beste hainbat ekitaldi etorriko dira:
• Martxoak 29 - Azken nahien dokumentua (Antoniano)
• Maiatzak 2 - Dolua (Antoniano)
• Maiatzak 3 - Zineforum Corazon Silencioso (Modelo Aretoa)
• Maiatzak 19 - Dolutik bizitzara (Antoniano)
• Ekainak 7 - Bizitzen ikastea, hiltzen ikastea (Antoniano)
• Ekainak 16 - Zainketa Aringarriak Etxean (Antoniano)
Izen ematea www.bihotzetik.org web orrian edota 656748391 (WhatsApp) zenbakian egin ahal izango da, eta sarrera doakoa izango da hitzaldi eta solasaldi guztietara.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010