Asset Publisher
Back

Bidegi Panelak

Twitter

UDALAK BEGI ONEZ JASO DU ZARAUTZEN AP-8AN PANTAILA AKUSTIKOAK EZARTZEKO BIDEGIK MARTXAN JARRITAKO LIZITAZIOA

2022/08/07

AP-8 errepidea kudeatzeko eta antolatzeko ardura duen BIDEGI elkarteak lizitaziora atera du autobide honetan, Zarautzetik igarotzean, pantaila akustikoak ezartzeko.

Aintzane Oiarbidek, Bide Azpiegituretako Foru Diputatuak, joan den urtean jada aurreratu zuen Zarautzen zarata ekiditeko hesi hauek ezartzeko Aldundiaren asmoa.

AP-8ak Zarautzetik igarotzean sortzen duen hots-kutsadura gutxitzeko mota honetako euskarriak ezartzeko proiektua aspaldidanik eskatu izan du Zarauzko Udalak eta, orain, BIDEGIk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak harturiko konpromisoaren ondoren errealitate bilakatuko da.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Zarauzko alkateak harturiko konpromiso horiek betetzea eskertu du eta pantaila akustiko hauek ezartzeko lizitazio hau martxan jarri izatea “oso positiboki” baloratu du. “Berri on hau ospatzen dugu, eskuhartze honek gure herriko biztanleen bizi kalitatea asko hobetuko baitu, bereziki autopistatik gertu bizi, ikasi edo lan egiten duten pertsonena”.

BIDEGIk 5.402.500,91 euroko (BEZ barne) guztizko inbertsioa egingo du panel akustikoen instalazioa eta autobidean egin beharreko mantenu eta hobekuntza lanak bateratzen dituen proiektu honetan. Behin kontratua esleitzen denean, pantaila akustiko hauen instalakuntzak 14 hilabete iraungo duela aurreikusten da.

Pantaila akustikoak 1.382 metroko luzeeran

Zarautzen, momentu hauetan, mota honetako euskarriak instalaturik dauzkan bi gune daude, bata AP-8 autobideko ordainlekuko pisatze-baskularen gunean eta, bestea, La Salle eskolaren parean. Datozen hilabeteetan gauzatuko den proiektu honen bitartez, bi gune hauen tartean dauden 1.382 metroetan zehar, Bilborako noranzkoan, 4 metroko altura izango duten pantaila akustikoak ezarriko dira, Itsas Mendi eta Abendañoko azpi pasabideetan ezik, non 2 metrokoak izango diren.

AP-8aren zati honetan zarata gutxitzeko hautatu den konponbidea, zarataren aurkako pantaila-tipologiari dagokionez, egitura- eta isolamendu- hormigoizko plaka duten panel modularrek osatzen dute, eta aurpegietako batean, zehazki soinu-iturrira bideratutako aurpegian, geruza fonoxurgatzailearen bidez estaltzen da. Akabera horrekin, zarataren aurkako babes eraginkorra eta ekologikoa lortu nahi da, ekologikoki iraunkorra izango den eredu baten alde eginez, xurgapen handiagoa eta isolamendu akustiko handiagoa eskainiko dituena, eta, era berean, pantailaren bizitza erabilgarria 50 urtekoa izango dela bermatuko duena.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010