Asset Publisher
Back

bide publikoen ordenantza

Twitter

BIDE PUBLIKOA ERABILI ETA OKUPATZEKO UDAL ORDENANTZAN EKARPENAK EGIN DAITEZKE

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/03/06

Zarauzko Udaleko herrilan, azpiegitura eta zerbitzuen departamenduak "Ostalaritzako establezimenduek eta establezimendu komertzialek bide publikoa erabili eta okupatzeko udal ordenantza" berrias prestatzen ari da.

Ordenantza honen helburua, merkaritzako establezimenduek bide publikoan egiten duten okupazioa arautzea, eta ostaliratzko establezimenduek bide publikoan egiten duten okupazioaren egungo araudia berrikustea da. Hala, herritarrei eta establezimenduen jabeei ordenantza honetan ekarpenak egitera gonbidatzen die Udalak.

Ekimenaren helburuak hauek dira: 

- Merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduek bide publikoan egiten duten okupazioa arautzea; irisgarritasuna eta espazio publikoko paisajearen balioa ere zaintzea; eta eragindako espazio publikoaren berezko erabilera bermatzea, kalitatezko ostalaritza eta merkataritza zerbitzuen harmonizazioan, antolaketan eta bultzadan oinarritutako irizpide argiekin.
 
-Espazio publikoan jar daitezkeen elementuak zehaztea, erabiltzaileen eta bizilagunen arteko bizikidetza hobetzeko.
 
-Establezimenduei irtenbideak ematea, oinezkoen ibilbideak errespetatzeko.
 
Ekarpenak egiteko Herritarren Arreta Zerbitzura jo beharko da eta epea martxoaren 24a arte izango da. Ekarpenak ere partehartu@zarautz.eus helbidera bidali daitezke.
 
Dokumentazio guztia albiste honetan atxikitua dago.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010