Zarauzko Udaltzaingoak bi atxiloketa egin ditu azken orduetan. Lehenengoa atzo arratsaldean izan zen. Udaltzainek lapurtutako lau bizikleta zeramatzan pertsona bat harrapatu zuten Mitxelena kalean.
Bigarren atxiloketa goizaldean egin dute. Udaltzaingoak Zarauzko Itsasmendi auzoko ostalaritza-establezimendu bateko kristala apurtu eta bertatik botila batzuk lapurtu zituen pertsona bat atxilotu du.