Asset Publisher

Beste Bat! ekimena, Zarautzen

Twitter

BESTE BAT! EKIMENAREN BIDEZ, ZUZENEKO 7 KONTZERTU ETA IKUSKIZUN ESKAINIKO DIRA ZARAUTZEN

2020/11/27

Euskal Herriko Musika Bulegoak, Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetza eta Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin, BESTE BAT! Zuzeneko arteen Zirkuitua ekimena jarri du abian. Helburua, kultura sustatu, agertokietara itzuli, erritmoa berreskuratu, sormena bultzatu eta zuzeneko arteekiko ilusioa partekatzea da.

Era honetan, 2020ko abenduan eta 2021eko urtarrilean eta otsailean, hainbat arte-diziplinatako emanaldi eskainiko dira Euskadiko aretoetan. Zarautzen, guztira, 7 emanaldi izango dira.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziaren esanetan: “oso ekimen interesgarria iruditzen zaigu. Martxoaz geroztik, kulturak asko sufritu du eta sektoreari beste bultzada bat eman nahi diogu. Zarautzen 5 kontzertu eta 2 dantza ikuskizun izango dira datozen asteetan. Emanaldi guztiak Modelo Aretoan izango dira, 19:00etan”.

Sarrerek 8 euroko prezioa izango dute eta Modeloko leihatilan edo www.kutxasarrerak.com helbidean erosi daitezke, gaur 18:00etatik aurrera.

Eusko Jaurlaritzak momentuan agintzen duen aforoaren arabera antolatuko dira emanaldiak. Momentuz, %50eko aforoan.

“Zarauztarrak eta herri mugakideetako herritarrak animatu nahi ditugu emanaldi hauetara. Kalitate handiko kontzertuak eta dantza emanaldiak ikusteko aukera paregabea izango dugu gure herrian” burutu du Urbietak.

Eguna

Mota

Artistak / Taldeak

Emanaldiaren izena

2020/12/10

MUSIKA

EÑAUT ELORRIETA

IRTEERA ARGIAK diskoa

2020/12/17

MUSIKA

BUFFALO

 

2021/01/07

MUSIKA

BULEGO

ILUN DAGOEN ARREN TOUR

2021/01/14

 

MUSIKA

AMORANTE

 

2021/01/29

DANTZA

AHATIK DANTZA KONPAINIA

ERRIMAK BI OHINETAN

2021/02/11

 

MUSIKA

OLATZ SALVADOR

 

2021/02/26

DANTZA

MIREN AMURIZA eta ASKOA ETXEBARRIETA “LA PULGA”

GORRIA

 

Informazio gehiago: www.zarautz.eus

 

 

 

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010