Asset Publisher
Back Bertakoak 2023 aurkezpena
GURE HERRIAREN ANIZTASUNA GASTRONOMIAREN BITARTEZ EZAGUTZEKO AUKERA EMANGO DU BERTAKOAK EKIMENAK


2023/10/26
Azaroaren 11an, Bertakoak ekimenaren edizio berri bat ospatuko da Zarautzen. Egun honetan, edizio honetan parte hartzen duten elkarteetan, jatorri desberdinetako zarauztarrek euren herrialdetako janariekin osaturiko bazkari eder bat dastatzeko aukera izango dugu.
“Denok ‘bertakoak’ garela aldarrikatzeko aukera paregabea dugu hau. Jatorri anitzeko zarauztarrak, berdin da noiz eta nondik etorritakoak garen, denok osatzen dugu Zarautz eta denon ekarpenak gure herria aberastu egiten dute”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Azken finean, egun hau, jatorri desberdineko zarauztarrak mahai baten inguruan esertzeko aitzakia da. Herri berean bizi gara, baina ez dugu elkar ezagutzen, eta elkar ezagutza da kanpotik etorritakoak integrazioa bultzatzeko biderik eraginkorrena”.
Aurtengo edizioan 10 elkarte gastronomikok eta 10 sukaldarik parte hartuko dute jardunaldi honetan:
Alkartasuna Elkartea – Paraguai
Arrano Elkartea – Honduras
Batzokia – Brasil
Galeperra Elkartea – Ekuador
Gure Kabia Elkartea – Euskal Herria
Itxas-Mendiko Elkartea – Nikaragua
Iñurritza Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea – Senegal
Kurpil Elkartea – Peru
Sociedad Carballeira – Guatemala
Urpekoak Elkartea – Argentina
Bertakoak ekimeneko bazkariek 10 euroko prezioa izango dute eta izen ematea, azaroaren 8a baino lehen, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Zigordia kalea, 33), telefonoz (943 005 127) edo emailez (immigrazioa@zarautz.eus) gauzatu beharko da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

