Asset Publisher
Back Bertakoak 2022
“GIRO APARTA IZAN ZEN BAZKARIETAN”


2022/11/10
Pasa den asteburu honetan Bertakoak ekimena izan zen Zarautzen. Ekimen honen baitan, jatorri desberdinetako zarauztarrek beren jatorriko herrialdetako janariez osaturiko otorduak prestatu zituzten Zarauzko elkarte desberdinetan.
“Giro aparte izan genuen eta Udalaren izenean parte hartu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, gastronomia aitzakia hartuta, jatorri anitza izan arren denok ‘bertakoak’ garela erakusteagatik. Datorren urtean ekimen eder hau elkarte gehiagotara zabaltzea espero dugu”, adierazi du Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) Immigrazio zinegotziak.
Izan ere, 190 pertsonek hartu zuten parte bazkari hauetan, 2014ko lehen edizioa alde batera utziz, jende gehienek parte hartu duen edizioa bilakatuz aurtengoa. 190 pertsona bazkaltzen, 190 pertsona herriko kultura aniztasuna ospatzen eta 190 pertsona jatorri ezberdineko zarauztarren arteko elkar ezagutza sustatzen.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010