Asset Publisher
Back Berdintasuna erakusketa
‘EMAKUMEON ANIZTASUNA IRUDIKATUZ’ ERAKUSKETA IKUSGAI EMAKUMEEN* ETXEAN


2021/10/14
Pilar Herrero Sokobéhère, Maite Oviedo Etxezarreta eta Marikruz Etxeberria Iraola zarauztarren 'Emakumeon aniztasuna irudikatuz' erakusketa ikusgai izango da Zarauzko Emakumeen* Etxean urrian zehar. Beren lanen bidez, artista autodidakta eta emakume gisa sortutako lana ikusarazi nahi dute, eta beren artea ezagutarazteko leku egokiena Emakumeen* Etxea dela uste dute.
Erretiratuta baina aktibo dauden hiru emakume hauek artearekiko eta esperientziak partekatzeko duten zaletasunak batzen ditu. Erretiroa hartu ondoren, pintura lantzen aritu dira, hainbat ikastarotan parte hartuz eta beren prestakuntza artistikoa zabalduz.
Euren lanek ekarpen handia egiten diote artearen munduari, eta erakusketa bisitatzen dutenek teknika eta prozedura piktorikoen aniztasunaz gozatuko dute. Horrela, artistek inguruan dutena islatzen dute: natura, bidaiak, liburuak eta eragiten dizkien emozioak, inspirazio-iturri direnak. Nolabait, errealitatea berrinterpretatzea litzateke.
Erakusketa Emakumeen* Etxean egongo da ikusgai urrian zehar, ohiko ordutegian, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
