Asset Publisher
BERDINTASUN KONTSEILUA
Informazioa
Zertarako?
- Parekidetasunaren alde bideak irekitzeko Zarauzko udalean eragiteko politika feministak sustatu dezaten.
- Emakumeen egoerari buruz hausnartzeko eta aldaketak proposatzeko.
- Zure buruaren jabe izateko.
- Emakumeen presentzia eta parte-hartzea areagotzeko….
Zer da Berdintasun kontseilua?
Zarauzko emakumeen eta gizonen berdintasunerako udal kontseilua organo aholkularia, kontsultarakoa, informatzailea eta ekintzen sustatzailea eta behatzailea da, horien bidez emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko eta emakumeen partaidetza bultzatzeko, udalerriko bizitza politikoan, kulturalean, ekonomikoan eta sozialean.
Udalaren gobernu-organoek aintzat hartuko dituzte kontseiluak egindako proposamenak eta hartutako erabakiak eta organo horiek erantzun arrazoitua eman beharko diete baztertzen edo aldatzen diren erabaki edo proposamen guztiei.
Berdintasunerako kontseiluak oinarrizko helburu hauek ditu:
- Herritarren partaidetza eta bereziki Zarauzko emakumeena bultzatu udalerriko arlo politikoan, kulturalean, sozialean eta ekonomikoan, ordezkatzen dituzten elkarte eta erakundeen bidez.
- Emakumeen lanaren aitorpena bultzatu, bai aukera berdintasuna lortzeko, bai emakumeen eskubideak defendatzeko, eta bai gizarteko hainbat arlotan benetan parte hartzeko.
- Emakumeen asoziazionismoa sustatu.
- Udal politikak eta zerbitzuak emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna berma dezaten behatu.
- Emakumeen eta gizonen partaidetzaren oreka kualitatibo eta kuantitatiboa bultzatu hainbat arlotan: udal bizitzan, kulturan, politikan, gizartean, lanean, ekonomian, etab.
- Udaleko berdintasun politikari buruzko hausnarketarako eta iritziak elkartrukatzeko gune izatea.
- Zarauzko emakumeen beharrak identifikatzea.
- Politika eta mugimendu feministari buruzko hausnarketarako topaleku izatea.
Noiz elkartzen gara?
Hilean behin, asteazkenetan 18:30tik 20:00ra
Non: Nafarroa 3C-behea
Elkarteei eta herritarrei dei egin nahi diegu bertan parte hartzera eta gaiaren inguruko ideiak eta proposamenak egitera.
Kontseiluan parte hartu nahi baduzu, 943 00 51 17 telefonora deitu edo berdintasuna@zarautz.eus helbidera mezu bat bidali.
Kontseiluaren erregelamendua hemen ikus dezakezu: GAO behin betiko onarpena
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010