Asset Publisher

Back BBB Jardunaldia

Twitter

'BIZITZA BAT SALBATZEA ZURE ESKUETAN DAGO' KANPAINA IZANGO DA LARUNBAT HONETAN MALEKOIAN

2022/03/30

Larunbat honetan, apirilaren 2an, 11:00etatik 13:00etara, 'BIZITZA BAT SALBATZEA ZURE ESKUETAN DAGO' kanpainari ekingo zaio berriro, Larrialdietako Euskal Sistema osatzen duten erakundeen laguntzarekin. Larunbatean eguerdian, karpa batzuk jarriko dira Malekoian, eta Bihotz Birika Bizkortzeko teknikak eta Desfibriladoreen erabilera irakatsiko dira. Horrez gain, 112 telefonoaren berri jakiteak duen garrantzia azpimarratuko da.

Hondartzako futbolaren jardunaldia izango dela aprobetxatuz, ekitaldi honetan TXURDIN ere bertan izango da gure kirolari gazteei ezagutza horien jabe izateak duen garrantzia ezagutu dezaten.

Ekitaldi honetan lagunduko duten erakundeak hauek dira: Real Sociedad Fundazioa, SOS DEIAK, DYA, Babes Zibila Zingira Zarautz, Gurutze Gorria, Ambulancias Gipuzkoa SCOOP, Ambuiberica HT GROUP, Osakidetzako Larrialdiak, Bexen Cardio eta Zarauzko Udaltzaingoa.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010