Asset Publisher
BASARRI BERTSO PAPER SARIAN PARTE HARTZEKO EPEA LUZATU DA
2020/06/15
Zarauzko Udalak, Basarri Bertsopaper lehiaketaren XXXVI. edizioan parte hartzeko epea luzatzea erabaki du.
Irune Urbietak (EAJ-PNV), Kultura zinegotziaren esanetan, “konfinamenduak herritarren sormenerako gogoa eta lanerako asmoa piztu dituela ikusi dugu, baina egoera berezia bizi izan dugunez, epea egun batzuk luzatzea erabaki dugu”.
Era honetan, lanak aurkezteko epea ekainaren 21ra arte izango da. Sari-banaketa, aldiz, uztailean izango da, Motxian bertso eskolak antolatzen duen bertso-astearen baitan. Oinarrietan, gainera, aldaketak egin dira. Batetik, aurten, egile bakoitzak gehienez, bi lan aurkeztu ditzake, eta bestetik, osasun-neurriak ahal bezain zuzen betetzeko asmoz, emailez soilik aurkeztu ahalko dira lanak. Parte hartu nahi duen orok xehetasun guztiak aurkituko ditu oinarrietan, eta horiek eskuragarri izango ditu udaleko web orrian (zarautz.eus/eu/-/basarri-bertso-paper-saria?inheritRedirect=true)
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010