Asset Publisher

Back baliabideak pandemiari aurre egiteko

Twitter

“UDALAK, COVID-19 PANDEMIAREN ONDORIOEI AURRE EGITEKO BALIABIDEAK DITU”

2020/05/15

COVID-19a herritarren eta instituzioen ekonomian ondorioak eragiten ari da. Familiak, autonomoak, ostalariak, merkatari eta tamaina guztietako enpresak… denak aterako gara kaltetuak pandemia honetatik.

Zentzu honetan, Jesus Aranak (EAJ-PNV), Zarauzko Udaleko Ogasun zinegotziak, 2019 urteko aurrekontu orokorraren likidazioaren berri eman du maiatzaren 14ko ezohiko udalbatzarrean: “Mezu bat zabaldu nahi dugu: Zarauzko Udalak duen egoera ekonomikoari eta baliabide ekonomikoei esker, COVID-19ak sortutako krisiari aurre egiteko egoera onean gaude”.

2019 urtea, 1.436.331,08 euroko superabitarekin amaitu zuen Zarauzko Udalak eta, Aranak jakinarazi duenez, “udal kontu-hartzaileak bere txostenean adierazi duenaren arabera, 2019 urterako helburuak eta gastu araua betetzat ematen dira. Hau honela, gure baliabideak zarauztarrak babestera, oinarrizko zerbitzuak mantentzera eta ekonomia suspertzera zuzenduko ditugu, hauek dira eta gure lehentasuna”.

Zarauzko Udalak COVID-19ari aurre egiteko pausuak ematen jarraitzen du, baina krisiaren hasieratik, Gizarte Zerbitzuetara bideratu dituzte hainbat diru partida. Era berean, zarauztarren ekonomiaren oinarri diren sektoreak dinamizatzen ahaleginak egiten jarraituko dute. Horretarako, “eragileekin eta Euskal Instituzioekin harreman zuzenean egotea funtsezkoa” dela azpimarratu du Ogasun zinegotziak.

COVID-19ak ekarriko dituen ondorioen artean, diru sarreretan beherakada izatea aurreikusten dute Udalean. “Gipuzkoako Foru Aldunditik Itun Ekonomikoaria esker (kontzertu ekonomikoa) urtero jasotzen dugun kopurua % 20 jeitsiko da. Zarauzko kasuan, 3,3 milloi gutxiago jasoko ditu. Hala ere, 7.911.220,31 euroko soberakina dugu; aurreko urteetako kudeaketa ekonomiko onari esker aurreztutako dirua, hain zuzen ere”, gehitu du Aranak.

Udal aurrekontua egokitzeko Udaleko departamentu desberdinak lanean egon dira azken asteetan. Ez hori bakarrik, egoera ekonomikoaren azterketa ere gauzatzen ari dira: 2020 urtetik haratago, 2021 urteari begira, COVID-19ak Udal ekonomian izan dezaken eragina aurreikusteko helburuarekin.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010