Asset Publisher
Back

Bai Euskarari ziurtagiria

Twitter

ZARAUZKO 28 ENTITATE EUSKARAZ LAN EGITEKO ETA BIZITZEKO AUKERAK SORTZEN

2021/12/03

Urtero bezala, Euskararen Egunaren baitan, Zarauzko Udalak herrian euskararen erabilera eta sustapena egiten duten enpresa eta erakundeen lana aitortu nahi izan du.

“Zarautzen euskara osasuntsu dago, zarauztarron %74a euskaldunak gara, baina gero eta euskaldunagoa izatea nahiko genuke” adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Euskara zinegotziak. “Euskarak bizi-indarra izateko, erabili egin behar da: edozein unetan, edozein tokitan, edozein jardueratan euskaraz egiteko aukera izatea oso garrantzitsua da”.

Duela 16 urte hasi zen Bai Euskarari elkartearen eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlana eta urte guzti hauetan zehar, herriko enpresa ugarik atera dute Bai Euskarari ziurtagiria.

2021. urtean, herriko 28 enpresak lortu edo berritu dute euren ziurtagiria eta lanketa horretan Bai Euskarari Elkartearen aholkularitza jaso dute. Horretarako, Zarauzko Udalak 3.253,69 euroko ekarpena egin du 2021. urtean.

Bai Euskarari ziurtagiria Bai Euskarari Elkarteak ematen du, eta euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatzeko balio du. Egindako lana aitortu eta pausoak ematen laguntzeko balio du.

Ziurtagiri hau lortzeko irizpide zehatz batzuk jarraitzen dira: langile eta kideen hizkuntza gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia eta enpresaren kanpo zein barne harremanetan erabilitako hizkuntza.

Ziurtagiri hau hiru mailatan banatzen da enpresek daukaten euskararen erabileraren arabera:

  • Euskararen bidean: Euskararen normalizaziorako neurriak hartzen eta garatzen ari diren enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.
  • Zerbitzua euskaraz: Zerbitzua euskaraz eskaintzen duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.
  • Zerbitzua eta lana euskaraz: Zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat duten enpresei, saltokiei eta era guztietako entitateei zuzendua.

ZARAUTZEN BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA DAUKATEN ENPRESAK

Andere Produktu Profesionalak
Asti pinturak
BIOARARTEKO Landa-Ingurumen zerbitzuak
Blasenea Mintegi Ekologikoak
Borda ardoak
Chapucetti Diseinuak
Eguzki taberna
Ekia pentsioa
EKOLIO Olio Birziklapena
Etxabe Confort
Euskadiko Halterofilia Elkargoa
Gipuzkoako Ur Kontsortzioa
Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak
Inmobiliaria Orio Txoko Txiki
Iruretagoiena Harategia
Laguntasuna S.Coop.
Laia Janari Denda
Lizardi lanerako arropa-denda
LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa
Martiarena zapategia
Mendizabal Kinkila Denda
Orizar Burdindegia
Oteitza Lizeo Politeknikoa
Solozabal Autoeskola
Talai Berri Txakolindegia
Tropela Informatika eta Euskara Elkartea
Ulacia bidaiak
Zarauzko AEK euskaltegia


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010