Asset Publisher
Back Azoka ekologikoa 2025
OSTIRAL HONETAN IRITSIKO DA UDAKO AZOKA EKOLOGIKOA ZARAUTZERA


2025/08/20
Ostiral honetan ospatuko da Udako Azoka Ekologikoa Zarautzen. Biolur elkarteak antolaturiko azoka honetan aukera paregabea izango da gure lurraldeko elikagai ekologikoen aniztasuna eta kalitatea ezagutzeko. Ingurumenarekiko errespetuz eta intsumo kimikorik gabe ekoitzitako produktuak izango dira protagonista. Elikagai hauek Europar Batasuneko hosto berdea duten etiketen bidez identifika daitezke.
Elkarte antolatzaileen arabera, "elikagai ekologikoen kontsumoa eguneroko praktika bihurtzea gakoa da, eta horretarako, azoka hauek funtsezko topagune dira herritarrak informatzeko eta kontzientziatzeko”.
Azoka hauek ez dira soilik salmenta-guneak: funtsezko espazioak dira tokiko ekoizle txikien lana ikusarazteko, elikadura burujabetzara bidean, herriko kaleetan zuzeneko salmentarako gunea aldarrikatzeko, landa eremua kalera gerturatzeko eta herritar eta ekoizleen arteko harremanak eraiki eta saretzeko.
Eskaintza ez da soilik postuetan bukatzen: aurten, sukaldaritza saioak, dastaketak eta elikagai ekologikoen inguruko errezetak egingo dira. Helburua argia da: herritarrak gerturatzea, jakin-mina piztea eta kontsumo ekologikorako pausoak erraztea.
Inaxio Illarramendi, Zarauzko Udaleko zinegotziaren hitzetan, “Azoka ekologikoa Lege Zaharren enparantza bezalako plaza garrantzitsu batean antolatzea oso aberasgarria da bai herriarentzat, baita uda denboraldian Zarautzera bertaratzen diren bisitarientzat ere. Azoka ekologikoa elikadura osasungarri, jasangarri eta bertako eta garaiko produktuen isla da, eta bat dator Zarautzerako sustatu nahi dugun nekazaritza ereduarekin”.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
