Asset Publisher
Back Auzoz Auzo berriz martxan
‘AUZOZ AUZO’ BERRIZ MARTXAN
2020/11/23
Auzoak garbitu, urbanizazioak txukun mantendu eta hiri-altzariak konpontzeko Zarauzko Udalak agintaldi honetan martxan jarritako Auzoz auzo programa Ixpila plaza eta Mendilauta inguruetara iritsi da aste honetan. Iban San Martinek (EAJ-PNV) Azpiegiturak, Obra Txikiak eta Zerbitzu zinegotziak azaldu duenez, auzoko bizilagunek egindako eskaeretako batzuk burutuko dira: “Inguru hauetako bizilagunek auzoko bankuak egoera oso txarrean daudela jakinarazi ziguten eta, arazo honi erantzuna emateko asmoz 13 banku ordezkatuko ditugu Desertu Txikiaren bueltan. Gainera, espaloietako baldosak konponduko ditugu”.
Era berean, “Pilartxoeneako parkea txukunduko dugu” “adierazi du San Martinek.
“Zinkunegi kalean espaloiak oso estuak direla badakigu, ume kotxeak eta gurpildun aulkiak bertatik igarotzeko alkorkiekin arazoak izaten dituztenez, espaloiak zabalduko ditugu” gaineratu du zinegotziak.
Egingo diren lanen artean eta irisgarritasuna bermatzeko asmoz, errebajeak egingo dira Zinkunegi, Zumalakarregi eta Orixe kaleetako zebra bideetan “gaur egun koxka handia dute zebra bide hauek” amaitu du zinegotziak.
Obra guzti hauek urte amaierarako amaituak egotea aurreikusten du Udalak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010