Asset Publisher

Back Aurrekontu partehartzaileak bilerak

Twitter

2025 URTEKO UDAL AURREKONTUA ZARAUZTARREKIN LANTZEKO PROZESUA MARTXAN DA

2024/10/03

Azken urteetako dinamikari jarraituz, Zarauzko Udalak aurten ere datorren urteko aurrekontuaren lanketa zarauztarrekin partekatu nahi du. Ohi bezala, auzoz auzo bilerak egingo ditu udal gobernuak herritarrekin. Bilera horien helburua da egindakoen inguruan kontu ematea eta baita zarauztarren beharrak eta ekarpenak bertatik bertara entzutea ere. 

Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Partaidetza zinegotziak azaldu duenez: “Aurrekontuen lanketa aprobetxatuz egiten ditugun auzoz-auzoko bilerek aukera ematen digute bertatik bertara auzotarren kezka eta beharrak entzuteko. Udaletxeko ateak irekita dauzkagu urte osoan zehar edozein herritarrek behar duenerako, baina urteroko dinamika honek auzotarrengana gerturatzen laguntzen digu. Herritarrak egoera horretan erosoago sentitzen direla iruditzen zaigu eta era informalago batean harremanetan jartzeko modu honen bidez beste era batera proposamenak egitera animatzen ez diren herritarrengana iristen gara”.

Aurten ere 7 hitzordutan bateratu dira auzo bilerak:

•    Urriak 7: Azken Portu eta Santa Klara. 18:30ean Santa Klarako erabilera anitzeko aretoan.
•    Urriak 10: Itxasmendi. 18:30ean Itxasmendiko Auzo Elkartean.
•    Urriak 15: Urteta. 20:00etan Urtetako Elkartean.
•    Urriak 17: Vista Alegre eta Hiruerreketa. 18:30ean Vista Alegreko Auzo Elkartean.
•    Urriak 22: Iñurritza, Mendilauta eta Talaimendi. 18:30ean Iñurritzako Jubilatuen Elkarteko goiko solairuan.
•    Urriak 24:  Zelai Ondo, Aritzbatalde, Mitxelena eta Salberdin. 18:30ean Aritzbatalde Kiroldegiko 8.aretoan (sarrera Araba kaletik).
•    Urriak 28: Alde Zaharra eta Salbide. 18:30ean Portuetxeko Pleno Aretoan.

Edonola ere, bileretara joateko aukerarik ez dutenentzat ere bada aurrekontuen eta proiektuen inguruan proposamenak egiteko aukerarik, bai postontzien bidez eta baita telematikoki ere. Postontziak honako puntuetan jarriko dira: Vista Alegre auzo elkartean, Etxezabala eta Portuetxen, Sanz Enean, Udal Euskaltegian, Azken Portuko Kristau Biltokian, Aritzbatalde kiroldegian eta Iñurritzako auzo elkartean. Telematikoki, berriz, bi bide daude ekarpenak egiteko: partehartu@zarautz.eus helbidera elektronikora mezua bidaltzea edota webguneko “parte hartu” atalera jotzea. Postontzietan eta telematikoki  proposamenak egiteko aukera urriaren 7tik 31ra bitartean egongo da zabalik.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010