Asset Publisher

Back Aurrekontu partehartzaileak 2023

Twitter

MARTXAN DA 2023 URTEKO UDAL AURREKONTUAK LANTZEKO PROZESU PARTEHARTZAILEA

2022/09/08

Zarauzko Udalak, azken urteetan egin duen bezala, 2023 urteko udal aurrekontuak lantzeko prozesu parte hartzailea jarri du martxan. Aurten, azken urteetan antolatu ezin izan diren bilera presentzialak berreskuratuko dira eta,  guztira, zazpi bilera deitu ditu herriko auzo ezberdinetan, bizilagunen beharraz ezagutu eta euren proposamenak jasotzeko asmoz. Jesus Arana (EAJ-PNV) Ekonomia eta Partaidetza zinegotziak, prozesu honen garrantzia azpimarratu du: “Aurten, azken bi urteetan antolatzerik izan ez ditugun bizilagunekin aurrez-aurreko bilerak berreskuratuko ditugu, herritarrei Udalaren egoera ekonomikoaren berri eman eta 2023 urterako eskuartean ditugun proiektu nagusienak azaltzeko. Guretzat oso garrantzitsua da zarauztarrek dituzten proposamen eta iritziak entzun eta jasotzea”.

Hauek dira herrian zehar egingo diren bileren datak:

•    Irailak 15: Vista Alegre, Hiruerreketa -> 18:30ean Vista Alegreko Auzo Elkartean.
•    Irailak 19: Azken Portu -> 18:30ean Santa Klarako elizan.
•    Irailak 21: ItxasMendi, Mitxelena -> 18:30ean Itxasmendiko Auzo Elkartean.
•    Irailak 26: Urteta -> 20:00etan Urtetako Elkartean.
•    Irailak 28: Zelai Ondo, Aritzbatalde -> 18:30ean Aritzbatalde Kiroldegian.
•    Urriak 5: Iñurritza, Mendilauta -> 18:30ean Iñurritzako Auzo Elkartean.
•    Urriak 10: Alde Zaharra -> 18:30ean Portuetxeko Pleno Aretoan.

Era berean, bilera hauetara joateko aukerarik ez duten baina aurrekontuen eta proiektuen inguruan euren proposamenak helarazi nahi dituzten herritarrentzat, hainbat postontzi jarri dira herrian zehar ondoko puntuetan: Vista Alegre auzo elkartean, Etxezabala eta Portuetxen, Sanz Enean, Udal Euskaltegian, Azken Portuko Kristau Biltokian, Aritzbatalde kiroldegian eta, azkenik, Iñurritzako auzo elkartean. Honez gain, proposamenak internet bidez ere egin ahal izango da, partehartu@zarautz.eus  helbidera mezua bidaliz edota webgunean “parte hartu” atalaren bitartez. Postontzietan eta internet bidez proposamenak egiteko epea irailaren 15etik urriaren 5era egongo da zabalik.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010