Asset Publisher

aurrekontu partehartzaileak 2021

Twitter

MARTXAN DA 2021 URTEKO UDAL AURREKONTUAK LANTZEKO PROZESU PARTE HARTZAILEA

2020/11/25

Zarauzko Udalak, azken urteetan egin duen bezala, 2021 urteko udal aurrekontuak lantzeko prozesu parte hartzailea jarri du martxan. Jesus Arana (EAJ-PNV) Ekonomia eta Partaidetza zinegotziak, prozesu honen garrantzia azpimarratu du: “COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, aurtengo prozesu partehartzailea desberdina izango da. Bilerak aurrez-aurrekoak egitea ezinezkoa da eta, beraz, modu telematikoan egin beharko dugu prozesua, kutsadurak saihesteko. Guretzat, beti bezala, garrantzitsuena zarauztarrek dituzten proposamen eta iritziak entzun eta jasotzea da”.

Proposamenak egiteko epea azaroaren 27tik abenduaren 10era izango da eta Udalak hauek jasotzeko hiru modu jarri ditu martxan: lehena, urtero bezala, herrian zehar jarriko diren postontzietan; bigarrena, urtero bezala, partehartu@zarautz.eus  helbide elektronikora mezu bat bidaliz; eta, hirugarrena, eta aurtengo berrikuntza, udal webgunean dagoen parte hartu atalean.

Postontziak ondoko puntuetan jarri dira: Vista Alegre auzo elkartean, Etxezabala eta Portuetxen, Sanz Enean, Euskaltegian, Azken Portuko Kristau Biltokian, Aritzbatalde kiroldegian eta, azkenik, Iñurritzako auzo elkartean.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010