Asset Publisher
Back

atzerriko ikasketa agiriak homologatzea

Twitter

ATZERRIKO IKASKETA AGIRIAK HOMOLOGATZEA

2020/11/12

Atzerrian egindako ikasketak hemen baliogarriak izan daitezen, homologatu egin behar dira. Hori aski ezaguna da, baina asko dira gai honen inguruan atzerritik etorritako bizilagun berriek dauzkaten zalantzak.
Zer ikasketa motak homologatu daitezke?  Balio al du nire ikasketa agiriak hemen? Zer egin behar da homologatzeko? Erresidentzi baimenik gabe egin al daiteke?

Pertsona guztien ikasketak onartu eta baliagarriak izatea garrantzitsua da; bai bere jatorrizko lurraldetik kanpo ibilbide profesional berri bat hasten duenarentzat, eta baita bizilagun berriak hartzen dituen gizartearentzat ere, horrela pertsona guztien gaitasun profesionalak aprobetxatu ahal izango direlako.

Hau guztia kontuan hartuz Zarauzko Udalak, atzerriko ikasketa agiriak homologatzeko informazioa zabaldu nahi du, horretarako gai honetan eskarmentudun Bidez Bide elkartearen lanaren berri emanez.

Honi buruz hitz egiteko Zarauzko Udalak, Bidez Bide elkartearekin batera hitzaldi bat antolatu du:

Noiz: azaroak 18, asteazkena arratsaldeko 6etan.
Hitzaldia ONLINE izango da eta aurretik izena eman behar da.
Udaleko Gizarte Zerbitzutan: 943005127 edo jaranguren@zarautz.eus helbide elektronikoan.


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010