Asset Publisher
Back Asti lanzadera
ASTIKO PARKINGA DISUASIOKO APARKALEKU BEZALA JARDUNGO DA ETA LOTURA ZERBITZUA IZANGO DU


2023/07/14
Uda honetan Astiko gunea disuasioko aparkaleku bezala erabiliko da, Zarautzera etortzen diren pertsonek bertan aparka ditzaten euren ibilgailuak eta, honela, herriaren erdiguneko kaleetan aparkamendu bila ibiltzen ekiditeko.
Parking hau erdigunearekin lotzeko lotura zerbitzu bat ezarriko da tren txu txuaren bitartez. Trenak Astiko parkinga eta Nafarroa kalea-Lizardi kalea biribilgunean dagoen geltokia lotuko ditu.
"Lotura zerbitzu honek Asti inguruko aparkalekua sustatzen lagunduko digu. Horrela, Zarautzera etortzen den edonork doako aparkaleku honetan aparkatu ahal izango du eta herriko edozein lekutara minutu gutxiren buruan iritsi ahal izango da, erdiguneko kaleetan zehar aparkalekua bilatzen egon beharrik gabe, honek sortzen dituen eragozpenak ekiditen", adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.
Lotura zerbitzua igande honetan jarriko da martxan eta irailaren 10era arte egongo da lanean. Txu txu trenak goizeko 10:00etan egingo du lehen irteera Astitik eta azkenengo bidaia arratsaldeko 21:00etan gauzatuko da erdigunetik aterata. Txu txu trenaren joan-etorriko txartelaren prezioa 2 eurokoa izango da ibilgailu bakoitzeko, bidaiari kopurua edozein dela ere.
"Proiektu pilotu hau datozen urteetan mantenduko dugu, orain artean bisitari askok hartutako ohiturak aldatu behar ditugulako, eta horrek denbora behar du. Era berean, urtez urte zerbitzua etengabeko hobekuntza prozesu gisa aztertuko dugu", gehitu du Basurkok
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010